IKENA. Azalara joan

Zerbitzuak

Ikena enpresa-proiektu sendotua dugu gaur egun. Enpresa honek 2001. urtean ditu bere hastapenak.

Gaur egun eskaintzen dituen zerbitzuak honakoak dira:


Ikena urte askotako esperientzia du, eta lan ugari egin ditu eraikuntzaren, etxegintzaren eta obra berrien sektorean. Familia bakarreko etxebizitzen eta eraikinen hainbat promozio propio ere egin ditu. Gurekin hitzarmena egina duten diziplina ugaritako gremioak ditugu, esperientzia eta ibilbide luzearekin. Halaber, tamaina handiko proiektuetan espezializatuta gaude: pabiloiak, eraikinak, familia bakarrekoak, baserriak, lokalen eta etxebizitzen berritze-lanak...

Ikena etxebizitzen, industria-pabiloien, merkataritza-zentroen, parkeen, garajeen... sustapenak egiten ditu. Helburu horiek erdiesteari begira, sustatzaileak kalitate-sistema bat ezarri du, jarduera-alor guztietara hedatzen dena. Lan egiteko metodo honen emaitzak jada amaituta dauden proiektu ugaritan ikus daitezke. Bulego tekniko bat dugu arkitektoek, teknikariek eta dekoratzaileek elkarrekin lan egiteko, zure beharrei irtenbide bat eman nahian. Perituen txostenak, tasazioak, neurrira egindako proiektuak eta obra-exekuzioak egiten ditugu.

Espezialista-talde bat dugu nahi duzun dekorazio-proiektua, berrikuntza-lana edo birgaitze-lana egin ahal izateko. Iturgintza, pintura, igeltserotza, alikatatuak, zoladurak, parketa, aluminioak, elektrizitatea... gremio guztiak zure zerbitzura.